Teknologiaren aurrerapenak
Inoiz pentsatu duzu teknologiak zure bizitzan duen eraginaz? Nola aldatu du gure bizimodua? Industria-iraultzak oso gogoeta garrantzitsua egitera garamatza mundu ekonomikoaren aldaketa horiei buruz, baina gure bizitzako ia alderdi guztiak hartuz, eta oso modu sakonean.
​
Dakizunez, iraultza teknologikoaren prozesua amaitzetik urrun dago, bizkortu egin da eta duela hamarkada batzuk ia pentsaezinak ziren aukerak ireki dira. Hurrengo elkarrizketan puri-purian dauden gai hauen inguruan hausnartu ahal izango duzu.
​
Beatriz Otero Soziologian doktorea eta EHUko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakaslea da. Aditua da zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren gizarte-ikasketetan eta hezkuntza- eta prestakuntza-sistemari eta enpresei buruzko ikerketetan.