top of page

Etapa hau ere itsasontziz izango da, ziur honezkero zuen urdailak entrenatuta egongo direla. Indiara goaz, gure inperio handiaren kolonia-eremuetako batera.

Japonia exotikoari buruzko informazio zuzena esaten jakin baduzu, jakintzat ematen dugu kapaza zarela zure aberria oraindik munduko nazio nagusia dela frogatzeko. Alemaniarrek eta kolono ohi estatubatuarrek nahi dutena esan dezaten! 

Mapa honetan, XIX. mendearen amaieran, gure inperio loriatsua agertzen da, bere jabetza nagusiekin, esleitutako letra batekin. Begiratu arretaz eta lotu esaldi bakoitza ordenan dagozkion lurraldearekin zenbakiak goraka jarrita eta letraren ordenez hizkia esaldien aurrean. Bi esaldi daude kolonia eremu bakoitzarentzat. Inperioagatik! God save the Queen!

Tokio-india.png
Presentador.png
Colonias.jpg

1. Populazio kolonia bat izan zen, gure hamahiru kolonia atlantiarrek lehenengo izan zuten bezala, baina iparralderantz eta frantsesekin talka eginez Quebec aldean.
2. Kolonia izaten jarraitu zuen 1962ra arte, baina apartheidak bere horretan jarraitu zuen, biztanleria beltza bananduz Mandela iritsi zen arte.
3. Amerikarrak independizatu ondoren, hona begiratzen hasi ginen kotoia prezio onean eta merkatu gehiago lortzeko.
4. Hemendik ateratzen ziren gure esklaboak jada desagertuta zegoen triangelu-bidean.
5. Eremu hau, lehenik, presondegi gisa erabili dugu, eta, gero, populazio kolonia gisa, aborigenek ez dakite zer egiten den.
6. Batzuk hemen etxalde handiak muntatzera joan ziren, beste batzuk Yuconen urre bila,
7. Golko handi honetatik erdialdeko baliabideak, bolia, urrea eta harribitxiak eskura ditzakegu, gaur egun ere hemendik esportatzen dira odolezko diamanteak.
8. Igarle batek esan digu XX. mendearen erdialdean gose-grebak egiten ari den gizon batek lurraldea deskolonizatzea lortuko duela, nor ote izango da?
9. James Cook gure aitzindaria lur horietara iritsi zen eta bertako indiar basatiek hil zuten.
10. Berlingo Konferentzian bermatu genuen hegoaldeko ekialdearen nagusitasuna mantentzen jarraitzea, Indiako Ozeanorako ibilbideak errazteko.

bottom of page