INTERPRETATU GRAFIKO HONETAKO INFORMAZIOA, JARRAIAN DUZUN TAULAREKIN BATERA, ETA HAUTATU HORI ZUZEN DESKRIBATZEN DUEN ESALDIA HURRENGO HIRU GALDERA HAUETAN:[trena]HERRIALDEATRENBIDEA (1900)HERRIALDEEN AZALERA KM2RATIO (KM TREN/KM2)BRITAINA HANDIA30.000 Km244.8200,12ALEMANIA50.000 Km356.9100,14HOLANDA10.000 Km5.4930,91RUSIA50.000 Km17.075.4000,00ESPAINIA10.000 Km504.7820,02 A) Nahiz eta Ingalaterra trenbideak eraikitzen lehena izan, Bigarren Industrializazioaren protagonismo bakarra ez izateak beste nazioek parekatzea edo gainditzea ekarri zuen. B) Industrializazio ingelesak indarra galtzen du 1840tik aurrera. C) Trenbide sare ingelesa ez zen trinkoa 1860rako, Ingalaterrako Iraultza beranduago garatzen denez. D) Lehena izan arren, Ingalaterrak ez zuen bere industrializazio prozesua amaitu. ANSWER: A AURREKO INFORMAZIO GRAFIKOA KONTUAN HARTUTA, AUKERATU BAIEZTAPEN ZUZENA:[TRENA]HERRIALDEATRENBIDEA (1900)HERRIALDEEN AZALERA KM2RATIO (KM TREN/KM2)BRITAINA HANDIA30.000 Km244.8200,12ALEMANIA50.000 Km356.9100,14HOLANDA10.000 Km5.4930,91RUSIA50.000 Km17.075.4000,00ESPAINIA10.000 Km504.7820,02 A) Alemaniako trenbide sarea Bigarren Industrializazioan zabalduko da. B) Alemaniako trenbide-sarea ingelesa baino askoz ere trinkoagoa izango da. C) Alemaniako trenbide sarea ez da Lehen Industrializazioan garatzen gerra zela eta. D) 1850erako industria potentzia handia izan arren, Alemaniak denbora gehiago beharko du trenbide sarea trinkotzeko. ANSWER: A AURREKO INFORMAZIO GRAFIKOA KONTUAN HARTUTA, AUKERATU BAIEZTAPEN ZUZENA:[TRENA]HERRIALDEATRENBIDEA (1900)HERRIALDEEN AZALERA KM2RATIO (KM TREN/KM2)BRITAINA HANDIA30.000 Km244.8200,12ALEMANIA50.000 Km356.9100,14HOLANDA10.000 Km5.4930,91RUSIA50.000 Km17.075.4000,00ESPAINIA10.000 Km504.7820,02 A) Holandako trenbide sarea errusiarra baino askoz ere trinkoagoa da. B) Errusiako trenbide-sarea trinkoa izango da 1900erako, nahiz eta industrializazio berantiarra izan. C) Ikusitako arrastoen arabera, Alemania eta Errusia izango dira XIX. mendearen amaieran industrializatuenak. D) Industrializatuta egon arren, Espainiako trenbide sarea ez zen oso trinkoa 1900erako. ANSWER: A HAU DA JENDAURREAN PROIEKTATU ZEN LEHEN FILMA; HAIN ZUZEN, PARISKO KAFETEGI BATEAN PROIEKTATU ZEN, 1896AN. MINUTU BAT BAINO GUTXIAGO IRAUTEN DU, ETA LUMIÉRE ANAIEN LANA DA. TRENAK HAMARKADA BATZUK LEHENAGO ERAGIN ZITUEN ERREAKZIOAK KONTUAN HARTUTA, IMAJINATU ERREAKZIO HAUETAKO ZEIN ERAGIN ZUEN FILM HARK:1895: _Trena ailegatzen_ (LUMIÈRE anaiak) - YouTube A) Filmaren ikusleen erreakzioa Fultonen “munstroaren” lehen bidaiaren ikusleek izan zutenarekin parekatu da: ikaratu egin ziren eta deabruak harturik joan ziren kafetegitik ihesi. B) Filmaren ikusleen erreakzioa Fultonen “munstroaren” lehen bidaiaren ikusleek izan zutenarekin parekatu da: txaloka eta gogo betean hartu zuten. C) Filma kaskarra zenez, ez zuen inor engainatzea lortu, ikusleen algara besterik ez zuen eragin. D) _Times_ egunkariko kazetariek izandako erreakzioaren parekatu zen ikusleena: itxaropen gutxirekin hartu zen, trena eta zinema ibilbide laburra izan duten asmakizunak baitira. ANSWER: A Grafiko honetan, hirugarren eta laugarren industria-iraultzek enpleguan izan dituzten ondorioak jaso dira. Horiei erreparatuta, hautatu baieztapen zuzena:[AUTOMATIZAZIOA] A) Alemanian izan ezik, Europar Batasunaren barruan, industria-iraultzaren bigarren fasea lehenago egin duten herrialdeek hobeto erantzun diote biztanleen enplegagarritasunari automatizazioaren aurrerapenen bidez. B) Mekanizazioari eta enpleguari buruzko aurretiko esperientzien arabera, ziur gaude automatizazioa ez zaiola mesedegarria izango biztanleriaren enpleguari. C) Automatizazioaren eraginez arriskuan dauden enpleguen ehunekoak ez dira inolaz ere kezkagarriak, gobernuak haiei aurre egiteko neurriak planifikatzen has daitezen modukoak, alegia. D) Zaila da arrisku horiek laster gara daitezen; izan ere, berrikuntza teknologikoen erritmoa moteldu egin da XX-XXI. mendeetan zehar, eta, beraz, presakoa dirudi epe laburrean aldaketa garrantzitsuak aurreikustea. E) Zaila da arrisku horiek gauzatzea; izan ere, lehengo ekoizpen-aldaketa handiek erakutsi dute konpainiek beti hartzen dituztela kontuan gizarte osoaren eta langileen interesak. ANSWER: A Kontsul britainiarrak arrazoia du, gauzak aldatzen ari ziren, baina baita Britainiar Inperioaren beraren jarduteko moduan ere. Arretaz irakurri testu hau eta aukeratu britainiarren jokabidea hobekien azaltzen duen baieztapena.«Mendebaldeko Europa eta, 1870ean, batez ere, Britainia Handia, munduko lantegi industrialak ziren. 1866an, ekonomialari ingeles bat liluratu zuen, garai hartan, Ingalaterrak aletegiak Chicagon eta Odessan, basoak Kanadan eta Baltikoan, ardiak Australian eta urre- eta zilar-meategiak Kalifornian eta Perun eduki zituela jakiteak, Txinatik iristen zitzaion tea eta Ekialdeko Indietako plantazioetako kafea hartzen zituen bitartean.(...) Gaiak, zerbitzuak, dirua, kapitala eta pertsonak norabide guztietan mugitzen ziren muga nazionalak kontuan hartu gabe. Gari-tratulariek, adibidez, Mineapolisen, Liverpoolen, Buenos Airesen eta Danzigen zituzten prezioen jarraipena egiten zuten eguneroko informazio telegrafiko eta kablegrafikoen bidez. Merkeen zegoen tokian erosten eta garestien zegoen tokian saltzen zuten».PALMER ETA COTON, _Historia Garaikidea_. A) Ingalaterrak jabetza kolonialak eta konpainia ingeles nagusien filialak zituen mundu osoan zehar banatuta, eta, beraz, mundu-mailan egiten zituen negozioak eta lortzen zituen mozkinik handienak. B) Ingalaterrak bere enpresen filialak AEBetan, Kanadan, Indian edo Australian, hau da, bere kolonietan, bakarrik zituen. C) Testuak barne-merkataritzaren garrantzia aldarrikatzen du, merkatu libre eta lehiakorrean oinarritutako ikuspegi kapitalista. saren barruan. D) Garaiko politika britainiarrek protekzionistak izan behar zuten; bistakoa denez, munduan zituzten negozioen interesak babesten zituzten. E) Testuaren aburuz, globalizazioaren printzipioak ez ziren garai hartan ikusten, ekonomiak herrialde barrura bakarrik bideratzen zirelako. ANSWER: A Henry Fordek bere enpresan lan egiteko moduari buruz egin zituen gogoeta batzuk biltzen ditu testu honek. Aukeratu gogoeta horiek hobekin azaltzen duen baieztapena:«Gaur egun, gure lan guztiak bi printzipio hauetan oinarritzen dira: inork ez du gauza bat baino gehiago egin behar; ahal den guztietan, inor ez da gelditu behar (...). Printzipio horiek aplikatzearen emaitza garbia da langileari pentsatzeko beharra eta mugimenduak murriztea (...). Gizonak ez du behar duena baino segundo bat gutxiago izan behar, ezta segundo bat gehiago ere (...). Pieza bat jartzen duen gizonak ez du finkatzen: pieza ezin da erabat finkatuta egon langile gehiagok esku hartu arte. Berno bat jartzen duen gizonak ez du azkoina jarri behar. Azkoina jartzen duen gizonak ez du torlojua jarri behar».H. Ford, _Mi vida y mi obra_, 1925. A) Forden lan-metodoa pentsamendu zientifikoan eta kapitalismoaren printzipioetan oinarritzen da. B) Fordek oinarri dituen printzipioak eta aurretik garatutako taylorismoarenak guztiz bestelakoak dira. C) Testuak Forden ekarpen nagusia jaso du, hau da, muntaketa-katea langileen mugimenduen arteko denborak murrizteko modu gisa erabiltzea. D) Badirudi Forden printzipioak logika kapitalistaren aurkakoak direla, ez baitute produktibitatea bultzatzen. E) Fordek taxutu zuen sistema bere konpainietako langileei zoriontasuna eta bizi-kalitatea emateko ideian oinarritzen da. ANSWER: A Mapa honetan, XIX. mendean abian jarri ziren industria-guneak eta meatzaritzako baliabideak irudikatu dira. Informazio hori kontuan hartuta, aukeratu baieztapen zuzena: A) Espainiako meategi asko atzerriko kapitalekin ustiatu izanak argi utzi du XIX. mendean Espainian ez zegoela enpresa- eta industria-izaerarik. B) Industria Iraultza berandu garatu zen Espainian, aireratzea errazteko baliabide naturalik ez zegoelako. C) Espainian portu-egiturarik ez zegoenez, nekez lor zitezkeen herrialdea industrializatzen lagunduko zuten lehengaiak. D) Natura-baliabide ugari zegoenez, XIX. mendean, Espainiako industria azkartu egin zen. E) Kataluniako ehungintza, neurri handi batean, penintsulak zituen baliabide naturalen mende zegoen. ANSWER: A ERREPARATU GRAFIKO HONETAN AGERTZEN DEN INFORMAZIOARI ETA, ONDOREN, AUKERATU BAIEZTAPEN ZUZENA:[Burdinaren ekoizpena]Iturria: Revolución Industrial (III): El fracaso de la Revolución Industrial en España en el siglo XIX – Descubrir la Historia A) Espainiako siderurgiaren garapena oso bestelakoa izan zela erakusten du burdina-ekoizpenak. B) Industria siderurgikoaren eremuak ziren Espainiako industria-esparru bakarrak; hori bai, ikus dezakegunez, nabarmen hazi ziren aldi horretan. C) Ekoizpenari buruzko datu horietatik ondoriozta dezakegu Espainiako industria siderurgikoa hazi berria zela Europako industrializazioaren lehen faseetan. D) Burdina esponentzialki hazi zen Espainiako meatze-arro nagusi guztietan. ANSWER: A Adierazi baieztapen hauetatik zeinek azaltzen duen hobekien euskal industrializazioa. A) Kostaldea hurbil izateak eta tradizio komertzialeko portuak izateak, komunikazio- eta garraio-gaitasuna erraztu zuten, eta, beraz, industrializazioa ere. B) Araba izan zen immigrazio gehien erakarri zuen probintzia, langileek meategietako baldintza latzetatik ihes egiten baitzuten. C) XIX. mendearen aurretik ezin dugu aurkitu burdingintzarekin edo armagintzarekin loturiko ekoizpen-tradiziorik, mende horren amaieran abiatu baitziren jarduera horiek. D) Garai horretarako, hiru probintzien arteko industria-garapen orekatuaz hitz egin dezakegu. E) Karlistaldiek burdingintzaren garapena bultzatu zuten, Lege Zaharra defendatzen baitzuten. ANSWER: A Aztertu dugun moduan, Industria Iraultza prozesu nahaspilatsu izan zen; hainbat industria-faktorek parte hartu zuten; lantegietatik kanpo hedatu zen eta nekazaritzari eragin zion batik bat.Espainiako XIX. mendeko nekazaritzan, desamortizazio-prozesua nagusitu zen. Testu hau Mendizabalen Desamortizazioari buruzko lehen Dekretuaren hitzaurrea da; hitzaurre horretan ez du azaltzen zer egingo duen, baina irakurri ondoren, plan horretatik zerbait ondoriozta dezakegu. Arretaz irakurri testua, eta erabaki esaldi hauetatik zeinek ez dituen ondo azaltzen irakurgaian proposatutako ideiak:«MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)BM ERREGINA. GOBERNADOREARI EMANDAKO AZALPENAAndere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea soilik; zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da; hildako aberastasuna berpiztea da; industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea da; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea da; aberria zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea da; azken batean, ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da. Ez da merkataritzako espekulazio hotza, ezta kreditu eragiketa ere (...); animazio, bizi eta zorioneko elementua da Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, bere politika pizkunderako osagarria da.Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudan dekretuak, zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du eta beharrezkoa da bai bere joeran, bai bere helburuan eta bai emaitza hura lortzeko erabiliko dituen bitartekoetan, jabe familia oparoa sortzeko goi mailako ideian lotzea eta bat egitea eta haren gozamenak eta existentzia batez ere goi mailako instituzioen erabateko garaipenean bermatzea»._Gaceta de Madrid_, 1836ko otsailaren 21a. A) Mendizabalek iragarri bezala, desamortizazioak beste aberastasun-iturri bat sortzea eta produktibitatea nabarmen handitzea lortu zuen; beraz, nekazaritza-iraultza bati buruz ari gara. B) Hitzaurre horretan ez zuen desamortizazioa nolakoa izango zen adierazi, ezta Elizaren lurrei zehazki eragingo zienik ere, baina "hildako aberastasuna" kleroaren esku hilez ari zen. C) Argi dago zor publikoan arazo larria zegoela eta hori berehala konpondu behar zutela, bestela, ezingo zuten mailegu gehiago eskatu. D) Desamortizazioaren bidez zorion publikoaren iturri bat aipatu zuenean, Adam Smithen teoriekin bat egin zuen: jabetza eta zoriontasun kontzeptuak elkartu egiten ziren. E) Isabel II.a Gobernuarekin eta herritarren erregimenarekin identifikatzen tematu zenean, horren inguruan zenbait zalantza zeudela ohartu zen; izan ere, tronuaren aldeko gerra bat zegoen, karlistaldia. ANSWER: A . Meatzaldean industrializazioak eragin handia izan zuen. Ekonomi jarduera aldatu egin zen, biztanleria nabarmen ugaritu, paisaia eraldatu. Arretaz irakurri testu hau eta, ondoren, erabaki zein baieztapenek azaltzen duen hobekien pasartean azaldutakoa:«1890eko hamarkadaren hasieratik, mea-garbiketa zabaldu zen hondakindegiak aprobetxatzeko. Lan horrek, esaterako, Muskizko udalerrian kexak eragin zituen berehala, garbitegiek ibaien ibilguak zikintzen zituztelako. 1900eko udan, ikuskapen baten ondoren, araudi bat idatzi zen, eta miñoiei eta guardia zibilei garbiketa-lanak debekatzeko agindu zitzaien. Meatzari Zirkuluak protesta egin zuen eta Gobernuari presionatzeko ahalmena erakutsi zuen. Ez dago argi isuriak XX. mendearen hasieratik egin ziren ala ez. Meatzaritzaren gainbehera iritsi arte jarraitu zuten garbitegiek. Dekantazio-putzudun meategiak –non mea pisutsuena hondoan geratzen baitzen–  eta zuzenean ibaietara isurtzen zituztenak bereiz daitezke».GARCÍA ABAD, R. eta RUZAFA, R.: _La vida social en la zona minera vizcaína (siglos XIX-XX)__: estado de la cuestión y algunas aportaciones. __Historia contemporánea_, nº36, 2018. Euskaratuta. A) Meatzaritzak kutsadura eragin zuen ingurune naturalean, metal astunak ur-ibilguetara isurtzen zirelako. B) Mea-garbitegiei buruzko legeria oso murriztailea zen, eta horri esker, uren kutsadura saihestu zen. C) Mea-garbitegiek lan kutsagarria egiten zuten, baina XIX. mendean bakarrik izan zuten eragina. D) Meategietan dekantazio-putzuak egiteko betebeharra nahitaez bete behar izan zen, ekonomi-jarduera hori egin ahal izateko. ANSWER: A HURRENGO MAPAN INGALATERRAKO XIX. MENDEKO BALIABIDE NATURALEN MEATEGIAK ETA PORTUAK AGERI DIRA. INFORMAZIO HORI KONTUAN HARTUTA, ERABAKI ZEIN ESALDIK EZ DUEN ONDO ADIERAZTEN EGOERA HORI: A) Ingalaterrak baliabide propio ugari ditu ehungintza-industria indartsua, kotoi-landaketak eta lurrun-makinak aktibatzeko kokea garatzeko. (Faltsua, kotoia klima epelagoetako laborantza bat da, kolonia amerikarretatik, Indiatik edo Egiptotik datorrena. B) Ingalaterrak baliabide nazional ugari ditu industria metalurgiko oparoa garatzeko, burdin eta koke-biltegiak baititu. C) Ingalaterrak portu garrantzitsuak behar zituen isolamendua gainditzeko eta bere industria barne-merkatuan lortu ezin ziren lehengaiez elikatzeko, hala nola kotoiaz. D) Baliabide natural ugariren konbergentziak, bere portu eta merkataritza-bideen garrantziarekin batera, britainiar industria aireratzea ahalbidetu zuen. ANSWER: A KOADRO EDER HONETAN IKUSPEGI IDEALIZATU SAMARRA DUZU, BAINA HAUSNARKETA BATZUK EGITEKO AUKERA EMATEN DIGU. ADIERAZ EZAZU ZURE USTEZ ZER ESALDIK DESKRIBATZEN DUEN ZEHATZEN KOADROAN HAUTEMATEN DEN ERREALITATEA:[Wilhelm Otto Peters (1851-1935), Weaving Mill]Wilhelm Otto Peters (1851-1935), _Weaving Mill_ A) Koadroak zuzen islatzen du makinak eta langileak espazio berean duten kontzentrazioa, bai eta langile bakoitzak makina mota baten erabileran duen espezializazioa ere. B) Koadroa ez da zuzena, aldi horretan emakumeak ez baitzuen etxetik kanpo lan egiten, "etxeko lanetan" aritzen baitzen. C) Makinekin aritzeak lan lasaia dirudi, azken finean bisitan datorren familiarekin gozo egoteko aukera ematen du. D) Koadro honetako langileak ehungintzan ari dira, iruten, prozesu mekanizatu batean. E) Ziurrenik, argazkiko ehungintzan ari dira, iruten, garai horretako haurrak gaur egungo antzeko baldintzetan zeuden eskolatuta. ANSWER: A BEHATU P.J. DE LOUTHERBOURGEN LAN HONI: BERTAN, INDUSTRIA IRAULTZAREN SORLEKU IZAN ZEN HERRI INGELES BATEKO GAUA ISLATZEN DA. IRUDI HORI KONTUAN HARTUTA, ZURE USTEZ, ZER ESALDIK DESKRIBATZEN DU EGOERA HOBETO?[Coalbrookedale gauean, P.J. de Loutherbourg 1801.]_P.J. de Loutherbourg (1801), Coalbrookedale gauean_ A) Artelan honek industria siderurgikoko labe garaietako betiko suak islatzen ditu. Labe horiek hainbeste energia behar zuten pizteko, non ez baitziren itzaltzen, berriz pizteak kostu handia zuelako. B) Artelan honek ehungintzaren industriako labe garaietako suak islatzen ditu. Labe horiek hain energia handia behar zuten pizteko, non ez baitziren itzaltzen, berriz pizteak zeukan kostu handiagatik. C) Artelan honek, lantegi kutsatzaileen eta herriko etxebizitzen arteko distantzia handia ikusarazten du, eta langileen bizi-kalitatea zaintzeko ahalegina adierazgarria da. D) Coalbrookedaleren argiztapena festa berezi batetik dator, jai-giroa nabaria da lanaren argiztapenean eta tonu orokorrean. E) Koadroak erakusten duenez, industria siderurgikoan erabilitako energia-iturri nagusia hidraulikoa da. ANSWER: A MAPA HONETAN ITSASONTZI INGELESEK 1750 ETA 1800 ARTEAN EGINDAKO ZEHARKALDIAK AGERTZEN DIRA, OSO IKERKETA LAN INTERESGARRIA. HURRENGO BAIEZTAPENEN ARTEAN, HAUTATU OKERRA.[Mapping 18th century shipping patterns « Quotulatiousness]MAPPING 18TH CENTURY SHIPPING PATTERNS « QUOTULATIOUSNESS A) Merkataritza triangeluarraren gidalerroak Atlantikoa Afrikarekin lotzen duten mugimenduen intentsitatean islatzen dira: indiar esklabo indigenen eskulana Afrikako kotoi-sailetara mugitzen da. B) Mapa honi begiratuta Ozeania, denbora hartan ia esploratu gabeko kontinente bat zela ikus dezakegu, baina, laster, Britainiar Inperioak ibilbide horiek sakontzeari ekin zion. C) Britainiarrek garaiko itsas merkataritzan  zuten nagusitasuna; Amerikan, Afrikan eta Asia hegoaldean zentratzen diren itsasontzi ingelesen ibilbideen intentsitatean nabarmentzen da. D) Ibilbide hauek garaiko kolonia britainiar nagusiekin izandako trukeak islatzen dituzte, baita laster izango direnak ere, adibidez Indian, Britainia Handian interes handia pizten hasia baita. E) Bi mugimendu-eremu handi markatzen dira: Ipar Amerikako portuetarantz joanez, 1776 arte gune koloniala, eta Afrika hegoaldean Indiarantz joanez, hamahiru kolonia iparramerikarrak galdu ondoren harremanak areagotu zituen gunea. ANSWER: A GARRAIOBIDE BERRI BAT DISEINATZEA EZ DA ERRAZA; IKERKETA, SAIAKERA ETA ERROREA ESKATZEN DITU, ETA HAINBAT EGIAZTAPEN BEHAR DITU MARTXAN JARTZEKO. IRUDI HAU OSO INTERESGARRIA DA. HEMEN ERRAILAK EGITEKO HAINBAT EREDUREN AZTERKETA AURKI DEZAKEZU. ZER ONDORIOZTA DEZAKEGU IRUDI HORRETATIK?[Errailak]Trenbideko errail-eredu desberdinen ikerketa. A) Britainiar ingeniariak metodo zientifiko bati jarraituz ari direla lanean, non proposamen ezberdinen inguruan ikertzen den, hipotesi bat probatzen den eta emaitza egiaztatzen den. B) Ingeniari britainiarrek ez zekitela nola egokitu errail bat tren-makina baten pisura. Irudikapen horiek ez dute zentzurik. C) Ingeniari britainiarrek ez dute ekintzailetzaren kontzeptua ulertzen, proposamen bakarra izatean eta energia guztia bertan jartzean oinarritzen baita prozesua. D) Ingeniari britainiarrek denbora sobera zutela, azken finean, errail bat diseinatzea erraza da, ez du hainbeste ahaleginik behar. ANSWER: A Badakigu jada Industria Iraultza Britainia Handian hasten zela. Oso ondo! Orduan ziur gaude esaldi hauen artean gezurra dena aukeratzeko gai izango zarela. Come on! A) Nekazaritzaren iraultzak ez zuen asko handitu lurraren emankortasuna, horregatik hainbeste nekazarik alde egin behar izan zuten landetatik. B) Populazioaren hazkundea nahiko handia izan zen — garai eta eremu hartan leherketa demografiko bat gertatu zela esan dezakegu—; jaiotza-tasa altua mantendu egiten da eta heriotza-tasak, berriz, behera egiten du; horrela biztanleriaren hazkunde naturala handitzen da (trantsizio demografikoaren teoriaren bigarren maila) C) Lurrun-makina (James Watt) eboluzio teknologikoak, lanpostu ugari ordezkatu zuen; horrela ekoizpena handitzea ahalbidetu zen. D) Finantzaketa-sistemaren eta bankuen hobekuntzek lagundu egin zieten fabriketan inbertitzeko proposamen berriei, kapital handiak behar baitzituzten lanean hasteko. E) Merkataritza eta itsas tradizioa behar zen industria horiek sortutako merkantzia industrialak saltzeko, merkataritzarik gabe prozesua gelditu egingo baitzen. F) Monarkia parlamentarioaren sistema politikoa, non burgesiak ordezkaritza lortu zuen, inbertsio eta jabetza pribatua babesten duten lege zuzenak sustatzeko funtsezko faktorea izan zen. ANSWER: A Lehen industria-iraultzarekin batera garraiobideen iraultza garrantzitsu bat zabalduko da. Lurrun makinak garraiobideei atxikita sistema osoa eraldatuko du. Aukeratu ezazu multzo honetako esaldi zuzena: A) Lurrunezko ontziak (Fulton) etxeko eta nazioarteko merkataritzarako, eta trenak, batez ere etxeko merkataritzarako, garraiobideak irauli zituzten, zama eramateko gaitasunagatik eta lurrun-motorraren abiaduragatik. B) Tren-garraioan izandako aurrerapenek alferrikakoa egin zuten britainiarren itsasoko ahaleginarekin jarraitzea eta utzi egin behar izan zioten, itsasoen jabe izaten jarraitzeko eta portu-egitura garrantzitsu bat mantentzeko nahiari. C) Merkataritza kolonial emankorraren gakoa, batez ere, aldi horretako garraio guztien artean trenak aurrera egitea izan zen, ez hainbeste lurrunezko itsasontziak, azken finean, lehendik ere baziren-eta itsasontziak. D) Trena Britainia Handiko barne-garraiorako bitarteko eraginkor bakarra bihurtu zen; trenaz gain, salgaiak bakarrik zaldizko bide-saretik mugi zitezkeen, eta horrek murriztu egiten zuen ibilbidearen abiadura eta karga-ahalmena. ANSWER: A Arretaz irakurri aurreneko trenbide-proiektuei buruzko pasarte hauek, George Stephenson nekaezinaren proiektuei egin zitzaizkien kritika gogorrak, alegia. Ondoren, aukeratu horiek zuzen azaltzen dituen esaldia:«Ez du merezi diligentziak ordezkatu nahi dituzten ameslariez arduratzea. Ba al dago tren-makina batek diligentzia batek baino bi aldiz azkarrago eramango gaituela esatea baino gauza zentzugabe eta barregarriagorik? Inork hain azkar bidaiatu nahi badu, hobe du bere burua kanoi-aho batean jarri eta eskualde batetik bestera jaurtitzea».«Hogeita hamabi kilometro orduko abiadura ere lortu nahi dute, baina ez da inoiz bederatzi kilometro ordukotik gorakoa lortu. Tren-makinaren perfekzioa arazotsua da. Gainera, oso pisutsuak dira makina horiek: zortzi tona pisatzen dute, eta pisu hori abiadura hartan jartzen bada, errailak txikitu egingo ditu; tren-makina eta bagoiak errailetatik atera eta “airetik hegaka irten” edo lehertuko dira. Eta, nola kenduko da izotza izoztean?  Erotu egin dira guztiak»._The Times_ egunkarian argitaratutako testuak: Historia del Tren - Orígenes, Inventor y Evolución✔️ (curiosfera-historia.com) A) Oro har, Clermonteko lehenengo bidaiak eragindako antzeko erreakzioa adierazi dute testuek: nahaspila, beldurra eta mesfidantza handia. B) Erreakzio mesfidati horiek esperimentazio zientifikoaren errealitatean oinarritzen ziren; izan ere, baieztapenek teknologiaren eta horren ondorioen ezagutza sakona dute oinarri. C) Bigarren zatiak lotura fisikoa du tren-makinaren pisuarekin, grabitatearekin, abiadurarekin eta errailen erresistentziarekin, eta horrek bidaia eragozten du garraio mota horretan. D) Laster egiaztatu zen zuzen zeudela: diligentzia batean baino bi aldiz abiadura handiagoan trenez bidaiatzeak ez zien onurarik ekarriko ez ekonomiari ez gizarteari; asmakizunak porrot egingo zuen. ANSWER: A Ariketa honetan, ia elkarren garaikide diren bi testu aurkeztuko dizkizuegu. Arretaz irakurri, eta, ondoren, aukeratu horien esanahia zuzen azaltzen duen baieztapena:«Trenbideek laster ordezkatuko dituzte gainerako garraiobideak, eta errege-erreginentzat nahiz haien basailu xumeentzat balio izango dute. Ez dago urrun langileentzat lanera oinez joatea baino trenez joatea onuragarriagoa izango den garaia. Zailtasunak egongo dira, baina zeure begiekin ikusiko duzu, seme, orain iragartzen ari natzaizuna. Bizirik gaudela bezain ziur nago».George Stephensonek bere seme Roberti idatzitako gutuna, euskaratuta. Testu hori hemendik atera da: Historia del Tren - Orígenes, Inventor y Evolución✔️ (curiosfera-historia.com)«Bagoiei, hasiera batean, zaldiek tira egiten zieten, eta, ondoren, makinak gehitu zitzaizkien, baina horiek hain astunak zirenez eta perfekzionatuta ez zeudenez, apenas sortzen zuten orduko 4-5 miliako abiadura lortzeko adinako lurrunik. Saihestezina izan balitz, halako geldotasuna nabarmen mugatuko zatekeen trenbidearen erabilgarritasunera. (...) 1830ean egokitu ziren lehen aldiz galdara berriak lokomotorretara, Manchesterretik Liverpoolerako trenbidearen inaugurazioan. Aurretik posibletzat jo zen guztia gainditzen zuen abiadura hartu zuten lehen unetik. (...) Harrezkeroztik, zerbitzuak sekulako gorakada izan zuen, eta trenak ez ziren salerosgaiak garraiatzeko bakarrik erabiltzen. Propultsio-sistema berriak trenaren erabilgarritasuna bikoiztu zuen, eta joan-etorriak azkar egiten zirenez, bidaiari-kopuruak gora egin zuen berehala, eta igoerari buruzko kalkulu guztiak nabarmen gainditu ziren».Marc Seguin. _De l__’__influence des chemins de fer et de l__’__art de les tracer et de les construire_. 1839. Euskaratuta. A) Bi zatiak egokiak dira trenaren ekarpenak aintzat hartzeko, bai pertsonak mugitzeko gaitasunari dagokionez, bai karga-kantitate ugari eta abiadura azkarrari dagokienez. B) Bi zatiak egokiak dira trenaren ekarpenak aintzat hartzeko, bai pertsonak mobilizatzeko gaitasunari dagokionez, bai karga-kantitate handiari dagokionez; baina ez dira egokiak abiadurari dagokionez, ezin izango baita trena errentagarri izateko abiadura nahikoa lortu, arazo biologikoak zituelako. C) Stephensonek ia gauza guztietan asmatu zuen, bere ikuspegiaren arabera, baina ez, ibilbidearen prezioan; izan ere, trena gizartearen eliteen garraiobidea baino ez zen izan XIX. mende osoan. D) M. Seguinen azterketa ez da zuzena; trenbidea eraikitzeko kostua handia zenez, XX. mendera arte ez zen ia trenbiderik garatu herrialdean. ANSWER: A Jarraian irakurriko duzuen testua, langile batzuek Erresuma Batuko Komunen Ganberari egindako eskaera batez ari da. Hautatu, esku-hartze parlamentario horretan, egoera langileen ikuspuntutik modu zehatzenez azaltzen duen esaldia:«Artilea orrazteko makina asmatu eta erabili izanak, eskulana oso modu kezkagarrian murriztu du eta langileei beldur izateko arrazoia eman die, hots, haiek eta haien familiak Estatuarentzat zama larria izango direlakoan.Egiaztatu dutenez, makina bakar batek hogeita hamar gizonek adina lan egiten du; heldu batek bospasei haur ikuskatuta, lehengo sistemaren arabera (...). Makina hori sartu izanak berehala ekarriko du langile-masa baliabideez gabetzea. Negozio guztiak enpresaburu boteretsu eta aberats batzuek berenganatuko dituzte (...). Makinak, eskatzaileek deitoratzen dituztenak, azkar ugaltzen ari dira Erresuma guztian, eta haien ondorioak mingarriro nabaritzen ari dira: langile asko lanik eta ogirik gabe daude. Oinazez eta larritasun sakonenean, miseriazko garaia gertu ikusten dute, zeinean berrogeita hamar mila gizon eta horien familiak, baliabide guztiez gabeturik, gutxi batzuen irabazirako, eta beren bizibideetako biktima bilakatua, parrokien karitatea eskatzera mugatuko diren»._Komunen Ganberako egunkaria_. 1794. Langileek Ganbera horri egindako eskaera euskaratuta. A) Enpresa-produktibitatea hobetzeak ez dakar beti langileen, hau da, konpainiaren giza kapitalaren ongizatea. B) Enpresa-produktibitatea hobetzeak ez dakar beti langileen, hots, konpainiaren kapital fisikoaren ongizatea. C) Makinen produktibitate handiagoak mesede egiten die lan-baldintzei, enplegu-segurtasun handiagoko inguruneak baitakartzate. D) Langileen kexak entzun egingo dira, ekoizpen-sisteman garrantzitsuena gizartearen ongizatea baita. E) Langileek arrazoi dute, ezin dira bateragarri izan makinen erabilera eta enpleguari eutsi edo hori sustatzea. ANSWER: A Jarraian irakurriko duzuen testuan, konpainien jabeek mekanizazio-prozesuaren aurrerapenaren aurrean emandako erantzuna aurkituko duzue. Irakurri ostean, aukeratu, baieztapen horien guztien artean, jabeen jarrera hobekien azaltzen duena:«Artilearen manufakturetan, kardatzeko makinek, iruteko makinek eta anezka hegalariek heren bat murriztu dute eskuzko lana, eta haietako makina bakoitzak, lehenez sartzean, langileak asaldatu zituzten, makina guztiek soldatak hobetzen eta merkataritza areagotzen lagundu badute ere; izan ere, gaur egun horiek erabiltzen ez saiatuz gero, ez dago zalantzarik negozio horrekin zerikusia duen pertsona orok defendatu beharko lituzkeela.Behean sinatzen dugun enpresaburuok, premisa horietatik abiatuta, geure buruarekiko, Leeds hiriarekiko eta, oro har, herrialde osoarekiko betebeharra dela uste dugu, ehungintza-sektorerako proposatutako edozein hobekuntza gure eskura dauden legezko baliabide guztien bidez libreki erabiltzea babestu eta babestuko dugula adieraztea (...)».Leedseko ehungintzako enpresaburuek eskaera handia egin dute makinen defentsan. Euskaratuta. A) Enpresaburu sinatzaileen jarrera bat dator Adam Smithen oinarri kapitalistekin, merkatu libreko ingurune batean negozioaren lehiakortasuna hobetzeko. B) Enpresaburuek onartzen dute lan-baldintzak okertu egiten direla eta, hortaz, soldatak murriztu, baina lantegietako enplegua handitu egiten dela. C) Testu hori sinatu duten enpresaburuek burdingintzan dihardute batik bat. D) Oro har, enpresaburuen eta langileen ikuspegiak bat datoz; batzuek nahiz besteek ohartu dute mekanizazioa prozesu arriskutsua dela, erabili beharreko langile-kopurua heren bat murrizten duelako. E) Oro har, enpresaburuen eta langileen ikuspegiak bat datoz; batzuek nahiz besteek ohartu dute mekanizazioa prozesu onuragarria dela enpresarentzat, heren bat murrizten baitu erabili beharreko langile-kopurua. ANSWER: A Testu honetan, kapital inbertituaren eta Britainia Handiko industria hedatzearen arteko lotura aurkituko duzue. Arretaz irakurri, eta, ondoren, aukeratu erantzun zuzena:«XVIII. mendera arte, oso kapital premia txikia zegoen, tailerretan makina gutxi erabiltzen zelako. Kapitalak, orduan, lurrean edo itsas merkataritzan erabiltzen ziren (...). Industria-enpresa askoren jatorrian kapital-ekarpena dago, banakakoa edo familiakoa, balio gutxikoa, baina nahikoa (...). Urteko mozkinak aldizka berrinbertitzen ziren, eta joera horrek azaltzen du kapitalaren gehikuntza azkarra, negozio oparoek bultzatuta, jakina (...). Badirudi Britainia Handiko industriak berak finantzatu zituela, funtsean, bere aldaketak (...).Hala ere, autonomia hori ez da erabatekoa, eta, bereziki, kanpo-merkataritzaren eragina oso garrantzitsua da, bai negoziotik datozen kapitalen ekarpenagatik, bai esportazioek inbertsioen olatuen sorreran duten zereginagatik».C. Föhlen. _Industria-iraultza_. A) Britainia Handiko kanpo-merkataritzak eta, zalantzarik gabe, kolonietakoak, zeregin garrantzitsua izan zuten inbertsioen aurrerapena azaltzeko. B) Estatuko kontsumoa, barne-merkatua, nahikoa izan zen salmenta ziurrek industrian eragindako inbertsioak erakartzeko. C) Mozkinak berrinbertitzea, lantegien produktibitatea hobetzeko logika kapitalistaren aurka doa, merkatuan lehiatzeko gaitasuna murrizten duelako. D) Banakako kapital txikien ekarpena ez zen nahikoa izan lehen inbertsio-ahalegin horretan; Britainia Handiak ez zuen balizko inbertitzailerik negozio horiek egiteko. E) Britainia Handia uhartea izatea oztopo handia izan zen merkataritza garatzeko, eta, hortaz, uhartearen garapen industriala atzeratu egin zen. ANSWER: A Aurreko galderaren testua irakurri eta ulertu ondoren (demografiari buruzkoa), zein esaldik azaltzen du hobekien testuaren zentzua? A) Gaixotasunak eta pandemiak oraindik badaude ere, ezin dugu alderatu gure gizartearen jarduteko gaitasuna Antzinako Erregimenekoarekin. B) Historiaren gorabeherak gorabehera, ahultasun bera izaten jarraitzen dugu gaixotasun eta pandemien eraginaren aurrean. C) Higieneari, komunikazioari, nutrizioari eta medikuntzari buruzko aurrerapen historikoek, Aro Modernoko Europa suntsitu zuten pandemia larriak deuseztatzea lortu dute. D) Covid-19a gaixotasuna areagotu izanak agertu du nutrizioa, higienea eta medikuntza hobetzea funtsean alferrikakoa dela. ANSWER: A Jarraian, Adam Smith filosofo eta ekonomilariak 1776an idatzi zuen _Nazioen Aberastasuna__ _liburuko testu esanguratsuenetako batzuen esanahia berrikusiko dugu. Arretaz irakurri, eta aukeratu testuetan agertzen den egoera hobekien azaltzen duen baieztapena:«Ez dugu gure afaria espero harakin, garagardogile edo okinaren onginahiagatik, beren interesagatik baizik. (…)Norbanako bakoitza ahalegintzen da betiere bere kapital ororentzat inbertsiorik onuragarriena aurkitzen. Nabarmena denez, bere mozkinak bultzatzen ditu, eta ez gizartearenak. Hala ere, bere interes propioa lortzera bultzatzen du berez, edo, hobeto esanda, halabeharrez, nahiago izatera azken finean gizartearentzat probetxugarriena suertatzen den inbertsioa». A) Gizabanako bakoitzak berez lortu nahi duen interesa defendatzeak nahitaez gizartearen onura dakar. B) Gizabanako bakoitzak berez lortu nahi duen interesa defendatzeak nahitaez dakar gizartearen kaltea. C) Gizartearen onurak lehentasuna izan behar du beti gizabanakoaren interesaren gainetik. D) Norbanakoaren interesak eta gizarte-onurak bat egiten dute halabeharrez, estatuak gizabanakoak guztion onerako behartzen dituenean bakarrik. ANSWER: A Jarraitu Adam Smithen testua irakurtzen. Ondoren, aukeratu haren ideiak hobekin azaltzen duen baieztapena:«Baina, bere probetxurako bakarrik erabiltzen du gizon batek bere kapitala industriaren alde; beraz, etekin gehien emango dion industrian erabiltzen saiatuko da, bere produktuak balio gehiena izan dezan, edota ahalik eta dirurik gehien edo beste ondasun batzuen kopururik handienaren truke. Zeregin horretan, beste kasu askotan bezala, "esku ikusezin" batek gidatzen du bere asmotik kanpo zegoen helburu bat lor dezan. Eta hori ez da okerrena gizartearentzat. Norberaren interesa bilatzean, gizonak gizarte osoarena lortzen du; askotan, gizartearena bilatzen duenean baino gehiago».ADAM SMITH, _Nazioen aberastasuna, _1776.__ A) Smithek aipatzen duen "esku ikusezina" eskaintza-eskarien legea da; onura gehiago lortzeko, ekintzailearen ahaleginak egokitzen dituena. B) Smithek aipatzen duen "esku ikusezina" protekzionismoa da; onura gehiago lortzeko, ekintzailearen ahaleginak estatuarenekin egokitzen dituena. C) Smithek  aipatzen duen "esku ikusezina" estatuaren eskua da; onura gehiago lortzeko, ekintzailearen ahaleginak egokitzen dituena. D) Smithek  aipatzen duen "esku ikusezina" gremioen eskua da; onura gehiago lortzeko, ekintzailearen ahaleginak egokitzen dituena. ANSWER: A Hurrengo grafikoek erakusten dute biztanleriaren hazkundearen eboluzioa azken 2000 urteetan. Esan zein den grafiko hauen artean biztanleriaren hazkunde demografiko hori ondoen adierazten duena:------------------------- [MU1]Poner los gráficos en euskeraGRAFIKOA ALDATU BEHAR DA [pop growth] A) Lehengoa da, populazioaren hazkundea erakusten duelako modu jarraituan eta urte-tarteen arabera. B) Bigarrena da, zeren mota honetako grafikoetan handienetik baxuenera ordenatzen baita. C) Hirugarrena da, azpiko eskalan dauden adin-tarte ezberdinak lerro berean banatzeko aukera ematen digulako. D) Onena laugarrena da, gaur egun biztanleriaren portzentajea handiagoa dela argi erakusten duelako. ANSWER: A Zalantzarik gabe, nekazaritzako hobekuntzek zerikusi handia izan zuten biztanleriaren biziraupena hobetzeko. Erreminta hobeak izateak eta lehen nekazaritza-makinak agertzeak, patata eta artoa bezalako labore berriak hartzeak eta abarrek, eragin handia izan zuten nutrizio hobe horretan. Hobekuntza horietako bat Norfolk konderrian garatu zen, eta hortik datorkio izena: Norfolk sistema edo laboreen lau urteko errotazio-sistema. Hurrengo irudian sistema horren garapena agertzen da. Irakur itzazu jarraian dituzun esaldiak eta aukeratu ezazu Norfolk sistema behar bezala deskribatzen duena: A) Norfolk sistemak giza kontsumorako landareak (garia, garagarra, oloa, lekaleak) beste bazka batzuekin (arbiak, hirusta) tartekatzen ditu, eta horrela lurra hobeto aprobetxatzen du eta dieta dibertsifikatzen du. B) Norfolk sistemak ahalbidetzen du lortutako produktuak dibertsifikatzea: garia garagardoa egiteko, ogia egiteko garagarra, animalientzako arbiak eta tuberkuluak eta lekaleren bat. C) Norfolk sistemaren ordez, gizakien eta animalien kontsumorako landareak txandakatzen dituen laboreen lau urteko txandakatzea ezarriko da. D) Norfolk sistemak lugorria lurraren laurden batera murriztea ahalbidetuko du, hirusta eta beste bazka-landare batzuk landatuz heren batean utzi beharrean. ANSWER: A Ekonomia-garapenaren munduko funtsezko erakundeetako bat bankua da. Baieztapen hori kontuan hartuta, aukeratu Ingalaterrako Bankuaren jatorria eta lehen etapak hobekien azaltzen  dituen testua: A) Jatorri pribatuko bankua da, zeinaren bidez, partaidetza-sozietate mota batek ekiteko behar diren funtsak lortzen dituen. B) Banku bat da, dirutzen gordailu handia izateko asmoa duena, jatorriz bezala. C) Erresuma Batuko monarkiak sortutako banku publikoa izan zen, itsas burgesiaren negozioak errazteko. D) William Phipsek sortutako banku pribatua izan zen, eta erakundea sortzean lortutako dirutza guztia inbertitu zuen. ANSWER: A Aurreko testuan irakurri duzunez, William Phipsen bizitzako abenturak ezagutzea merezi du. Aukeratu Phipsen biografia hobekien azaltzen duen baieztapena: A) Pertsona ospetsu horrek egoeretara egokitzeko zuen gaitasuna oraindik ere beharrezkoa da egungo gizartean ekintzailetzari ekiteko. B) Phipsen bizitza, ezin dugu, oro har, ekintzailetza kontzeptuaren barruan sartu; espedizioetan, altxor bila ibili zenean, bakarrik arriskatu baitzuen bere kapitala eta beste batzuena. C) Bizitzan zehar, William Phipsek bere esku izango du Montesquieuren botere-banaketaren araberako hiru botere klasikoen jarduna: militarra, berearazlea eta judiziala edo epaitzekoa. D) William Phipsen bizitzak erakusten du hezkuntza kaltegarria izan daitekeela negozioetan edo bizitzan arrakasta izateko. ANSWER: A Arretaz irakurri John Lockek jabetzari eta lanari buruz idatzi zuen testu-sorta hau. Ondoren, erabaki zein esaldik ez duen filosofo horren pentsaera behar bezala azaltzen:«Tabakoa edo azukre-kanabera landatu den lur-akre baten, garia edo garagarra erein den lur-akre baten eta laborerik gabeko jabetza komuneko lur beraren akre baten artean dagoen aldea zein den ikusten duen edonork aurkituko du lanaren bidez lortutako hobekuntza dela balioaren zatirik handiena. (…) Lana da, beraz, lurrari baliorik gehiena ematen diona, eta ez hori gabe. Horri zor dizkiogu produktu baliagarri gehienak: gari-akre horretako lastoak, zahiak eta ogiak, emankorra ez den lur-akre baten biderkadura baino gehiago balio baitute, eta lanaren emaitza dira.(…) Bere lurrak inguratzen dituenak eta bizitzeko hamar akreetatik naturari utzitako ehundik baino erosotasun gehiago lortzen duenak, benetan laurogeita hamar akre oparitzen dizkio gizadiari. Orain, bere hamar akreko lanak ehun jabetza komuneko emaitza osatuko luketen hornidurak ematen baitizkio.(…) Izan ere, gizon aske bat beste baten zerbitzari bihurtzen da, jasoko duen ordainketaren truke ematen duen zerbitzua denbora-tarte jakin batean salduta; eta horrek, eskuarki, bere jaunaren familiaren barruan jartzen duen arren, eta horren diziplina arruntaren pean, jaunari aldi baterako botere bat besterik ez dio ematen, eta ez bere artean egindako kontratuak jasotzen duena baino handiagoa».JOHN LOCKE, _Gobernaketa zibilari buruzko bi tratatu_, 1660-1662. A) Gizakiak bere ahaleginarekin zuzenean landu ditzakeen ondasunek osatzen dute soilik jabetza. B) Ondoriozta dezakegu arrakastaz ustiatutako jabetzak norberari eta gizarteari onura dakarkiela. C) Lana da jabetzaren jatorria, baina beste batzuen jabetza handitzeko ere alokatu daiteke. D) Jabetza pribatuaren jatorria norberaren lanean dago, baina jabetza horrek, denboraren poderioz, zuzenbidez gehiago har dezake. ANSWER: A Ingalaterrako azken mendeetako populazio-hazkundea eta trantsizio demografikoaren teoria azaltzen duten grafiko hauen arabera, zein da erlazio zuzena populazio-hazkundearen faserik indartsuena azaltzeko? A) Jaiotza-tasa altua, heriotza-tasa baxua, bilakaera natural altua, Trantsizio demografikoaren teoriaren bigarren fasea. B) Jaiotza tasa altua, Heriotza tasa altua, Bilakaera Naturala altua, trantsizio demografikoaren teoriaren bigarren fasea. C) Jaiotza-tasa baxua, heriotza-tasa baxua, bilakaera natural altua, trantsizio demografikoaren teoriaren bigarren fasea. D) Jaiotza-tasa baxua, heriotza-tasa baxua, bilakaera natural baxua, trantsizio demografikoaren teoriaren laugarren fasea. E) Jaiotza-tasa altua, heriotza-tasa baxua, bilakaera natural baxua, trantsizio demografikoaren teoriaren bigarren fasea. F) Jaiotza-tasa altua, heriotza-tasa baxua, bilakaera natural altua, trantsizio demografikoaren teoriaren lehenengo fasea. ANSWER: A